Posta bidezko boto zerbitzuan lagunduko du PSE-EEk
Alderdi sozialistak astelehenetik ostiralera bitartean artatuko ditu pasaitarrak, Trintxerpeko bulegoan. Azaroaren 19a da eskaerak egiteko azken eguna.
Pasaiako PSE-EEk posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza zerbitzua jarri du martxan azaroaren 29ko hauteskundeetan botoa ematera joan ezin diren pertsonentzat.
Alderdi sozialistak astelehenetik ostiralera bitartean artatuko ditu pasaitarrak, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Trintxerpeko Euskadi etorbideko 59. zenbakian duen egoitzan. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 19a da.
Horrez gain, PSE-EEk gogorarazi du gaixotasunagatik edo ezintasun fisikoagatik botoa aurrez aurre eman ezin duten pertsonek notarioaren aurrean eman dezaketela botoa. Kasu horietan, alderdi sozialistak botoa eskatzeko izapideen kudeaketan lagundu eta aholkatuko ditu herritarrak.
Kontsultetarako 943 39 38 03 telefono zenbakia ahalbidetu du PSE-EEk.
