Bertsolaritza irakaslea hautatzeko prozesua hasi du Herri Arte Eskolak
Lanpostua betetzeko hautaketa prozesua hilaren 21etik aurrera iragarriko da Lanbiden.
Bertsolaritza irakasle bat kontratatzeko prozesua abiatu du Herri Arte Eskolak. Pasa den hilabetean plenoak bertsolaritza zerbitzu publikoa Herri Arte Eskolaren barruan txertatzea, eta horretarako, aldi baterako programa baten bidez irakasle bat kontratatzeko prozesua zabaldu du udalak. Kontratazioa egiteko hautaketa prozesua egingo da, funtzio publikoaren printzipioei jarraituz: gardentasuna, berdintasuna eta lehia askea bermatzea izango ditu oinarri, eta modu berean, hautagaien egokitasuna eta gaitasuna egiaztatzea.
Hautaketa prozesuaren deialdia hilaren 21etik aurrera argitaratuko da Lanbiden eta hamar egun balioduneko epea izango dute hautagaiek izena emateko. Lanbiden eman beharko dute izena, eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu Herri Arte Eskolaren egoitza elektronikoaren bidezko erregistroan.
Azaroaren 3an bukatuko da dokumentazioa aurkezteko epea. Izapidea Herri Arte Eskolaren webgunetik egin ahalko da; aurrez aurreko arreta nahi dutenek, berriz, Herri Arte Eskolako arreta zerbitzura jo beharko dute.
Hautaketa prozesuaren xehetasunak ikusteko, klik egin hemen. Bertan hautagaiek bete beharreko baldintzak, lanpostuaren ezaugarriak, hautaketa probak eta balorazio irizpideak azaltzen dira. Dokumentazioa Herri Arte Eskolaren web orrian (klik hemen) kontsultatu ahalko da, baita Lanbiden ere.
