Hurrengo alkateordetzak, bihar
Pasaiako Udalak aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuak eskaintzen ditu hil bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan. Lau alkateordeek bihar artatuko dituzte herritarrak, 18:00etatik 19:30era.
Pasaiako Udalak aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuak eskaintzen ditu hil bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan. Datorren hitzordua bihar (asteazkena, hilaren 21a) izango da, eta Mikel Garcia Peñilek Antxon, Aintzane Taberna Ezkurrak Donibanen, Miren Murua Arrizabalagak San Pedron eta Iraitz Pazos Lapidok Trintxerpen aurrez aurre artatuko dituzte herritarrak, 18:00etatik 19:30era bitartean.
Saio horietara joateko, ez da aurretiko hitzordua eskatu behar, baina alkateordeek adierazi dute, ahal den neurrian, haiei mezu elektroniko bat bidaltzea, landu nahi den gaia eta gutxi gorabehera zein ordutegian joango diren zehaztuz.
Harremanetarako kontaktuak
- Antxo: 943 24 85 10 eta helbide elektronikoa. Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea 12.
- Donibane: 943 00 43 44 eta helbide elektronikoa. Arizabalo jauregian, Donibane kalea 19.
- San Pedro: 943 39 93 48 eta helbide elektronikoa. San Pedroko alkateordetzan, Herriko plaza3.
- Trintxerpe: 943 00 43 04 eta helbide elektronikoa. Trintxerpeko alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g.
