Oarsoaldeko pertsonako errentarik altuena, Oiartzunen
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 18 urtetik gorako pertsonen errenta pertsonalaren gaineko azalpenak eman ditu, 2024ko abenduaren 31ko datuetan oinarrituta.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 18 urtetik gorako pertsonen errenta pertsonalaren gaineko azalpenak eman ditu, 2024ko abenduaren 31ko datuetan oinarrituta. Pertsona bakoitzak dituen diru sarreren, irabazien, edo errendimendu ekonomikoen baturatik ateratzen den zenbatekoa da errenta pertsonala. Hala, Oarsoaldeko lau herrietatik errentarik handiena oiartzuarrek dute, 2024an batez beste 29.193 euroko errenta pertsonala izan zuelako 18 urtetik gorako oiartzuar bakoitzak.
Oarsoaldeko zerrenda horretan bigarren lezoarrak dira, 25.210 eurorekin. Jarraian Errenteria-Oreretako biztanleak daude, 23.781 eurorekin. Azkenak pasaitarrak dira eskualdeko zerrendan, 22.742 eurorekin. Ariketa sinple bat eginda, azaleko ondorio bat atera daiteke: oiartzuar bakoitzak, pasaitar bakoitzak baino 6.451 euro gehiagoko diru sarrerak izan zituen 2024an.
Gipuzkoako batez besteko errenta maila 29.559koa da, eta Donostiakoa, esaterako, 33.867koa. Gipuzkoako errentarik handiena duen herria Gabiria da, 44.295 eurorekin. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako (EAE) batez bestekoa 28.170koa da; Lezo, Errenteria-Orereta eta Pasaia Gipuzkoako eta EAEko batez bestekotik behera daude, beraz.
