Bikain ziurtagiriaren goi maila Herri Arte Eskolarentzat
Aurten egindako kanpo ebaluazioaren emaitza da lorpena.
Herri Arte EskolaHerri Bizia Herri Arte Eskolak Bikain Euskararen Kalitate-ziurtagiriaren goi maila lortu du aurtengo kanpo ebaluazioaren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpenean jasotzen denez. Hala jakinarazi du udalak.
Azken asteotan, Herri Arte Eskolak ebaluazio prozesuan parte hartu du Udaleko Hizkuntza Politikarako sailarekin elkarlanean. Prozeduraren barruan, hainbat izapide egin dituzte, txostenak prestatu dituzte eta ebaluatzaile-taldearekin elkarrizketak egin dituzte, erakundearen hizkuntza kudeaketa eta euskararen erabilera aztertzeko.
Lortutako maila 2026an egindako kanpo ebaluazioaren emaitza da, erakunde publiko eta pribatuen jardunean eta kudeaketan euskarak duen garapen maila ebaluatu eta aitortzen duen Bikain sistemaren barruan.
