Gau Beltza, hizpide San Pedron
Josu Ozaita antropologoak 'Gau Beltza ez da Halloween' hitzaldia emango du hilaren 27an barrutiko liburutegian, 17:30ean.
Pasaiako Udalak eta San Pedroko guraso talde batek Gau Beltza ez da Halloween hitzaldia egingo dute urriaren 31n, Domu Santu bezperan, Euskal Herrian tradizioz ospatu izan den jaiaren inguruan informatzeko. Hitzaldia hilaren 27an (asteartea) izango da San Pedroko liburutegian, 17:30ean, eta Josu Ozaita antropologoak emango ditu azalpenak. Sarrera doakoa izango da, aretoko edukiera bete arte.
Josu Ozaita Gau Beltza: Itzalitako kalabazen berpiztea lanaren egilea da, Jaime Altunarekin batera, eta honako galderak erantzuten saiatuko da hilaren 27ko saioan: Zer da Gau Beltza? Nolako izaera du? Zer gertatu da azken urteotan? Gau Beltza azken ureetan zabaldu den fenomeno berezia dela adierazi du udalak, eta Halloween ospakizunaren egun berean egiten bada ere, jaiek ezberdintasun handiak dituztela gaineratu du udal erakundeak. Ozaitak Gau Beltzaren giroan murgilduko ditu pasaitarrak, eta hausnartzen jarriko ditu.
