Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Hizkelan jardunaldia, Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan

Lanbide heziketan eta lan munduan euskara ikusarazi eta haren erabilera sustatzea du helburu Hizkelan jardunaldiak.

lanbide heziketa, hizkelan, eiskara, lana Hizkelan jardunaldia egin dute Don Bosco LHIIn.Laneki
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/10/21

Lanbide Heziketan eta lan munduan euskararen erabilera sustatu, bistaratu eta bultzatzeko helburuarekin sortu zuen Laneki elkarteak. 11. jardunaldia egin zuten atzo Don Bosco LHIIn.

Laneki Elkarteak, Lanbide Heziketa indartu eta hobetzea du helburu, eta  Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetel Elkarteen artean sortu zuten 2001.urtean. Lanbide Heziketan ikasmaterial didaktikoak euskaratzea du helburu irakasleek ikasgelan erabiltzeko, eta proiektuari esker, 24 Arlo Profesionaleko 800 ikasmaterial inguru euskaratu du dagoeneko.

Urtero egiten dute jardunaldia, eta aurtengoan ikastetxeetako hizkuntza proiektuak, adimen artifiziala irakasleen jarduna aberasteko bide,  euskararen ezagutzaren egiaztapen eredu berria eta baliokidetzak, euskara lanerako prestakuntzan edota Lanbide Heziketaren eta lantokien arteko zubi lana eta Dual egonaldiak euskaraz suystatzea izan zituzten hizpide, besteak beste.

Jon Labakak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordeak, Ainitze Balnco Lanekiko lehendakaria, eta Carlos Lizarbe Don Bosco LHIIko zuzendariak egin zuten jardunaldien irekiera ofiziala, Josu Pedruzok gidatuta. Jardunaldian, denera,  120 eragiletik gora bildu dira Errenteria-Oreretako ikastetxera.

Lanbide Heziketaren egingo erronken inguruan egituratutako programa tekniko oso bat landu zuten jardunaldian zehar, euskara eta berrikuntza planak partekatu zituzten bertan izandako ikastetxeek, etorkizuneko teknologiari ere erreparatu zioten. Nazioartekotzea eta mugikortasuna zein homologazioak ere izan zituzten hizpide.

Laneko benetako esperientzien ere eman zieten leku atzo egindako jardunaldietan, eta esparru horretan Goierri eskola, Nazaret ikastetxea, eta Oteiza Lizeo politeknikoak euskara enplegurako prestakuntzan nola txertatzen zuten azaldu zuten. Lanbide Heziketa Dualaren inguruan, berriz, Joseba K. Perez de Heredia Arabako  Foru aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendaria aritu zen.

Aitortzarako tartea ere izan zuen jardunaldiak. Lanbide Heziketan eta lanean euskara bultzatu duen enpresei, zein eragileei egindako ibilbidea aitortzea helburu duen Laneki oroigarria Oarsoaldea Garapen agentziak jaso zuen,  eta haren izenean garapen agentziaren lehendakari Aizpea Otaegik. Bigarren Laneki Oroigarria Ikaztegietako Man Truck & Bus Iberia enpresari eman zioten.

Horrekin batera Ekintzailetza Euskaraz Saria ere eman zuten. Berrikuntza izan da aurten ikasle ekintzaileak erdigunera eramatea jardunaldien barruan eta lehen aldiz eman dute sari hori Tknikako Urrats bat proiektuarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru aldundiak sustatuta; Pilates & ariketa fisikoa enpresaren sortzaile  Agurtzane Alkortak jaso du.

Bukatzeko, Markina-Xemeingo Lea Artibai Lanbide Heziketako zentroari lekukoa eman zioten; hark izango du  2027ko ekitaldia antolatzeko ardura.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa fundazioak joko interaktibo bat sortu du Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.