Arkiruneko pilotarien partidak, ostegun eta ostiralean
Ostegunean (hilaren 22an) eta ostiralean Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketako hiru partida jokatuko dira Koldobike Gezala pilotalekuan.
Jada martxan dira Arkirun Lezoko Pilota Klubeko pilotariak. Horren seinale jada Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketan lehian ari direla pilotari gaztetxoak. Ostegunean (hilaren 22an) eta ostiralean txapelketa horretako hiru partida izango dira Koldobike Gezala pilotalekuan.
Lehen partidan (ostegunekoan) Arkiruneko Arrieta, eta Mundarroko (Astigarraga) Tapia neurtuko dira, 19:15ean hasita. Kimuen 2. Mailako partida izango da hori.
Ostiralean bi neurketa izango dira herriko pilotaleku estalian. Kimuen 2. Mailako Zapirain lezoarrak, Hernaniko Arregiri egingo dio aurre 17:45ean hasita. Ondoren, Arkiruneko Ulaziak Gaztelupeko taldeko (Zaldibia) Lezearen kontra jokatuko du, Haurren 2. Mailakoa da partida hori.
