Errenteria Atletismo Taldeak Kudeaketa Aurreratuaren 3K diploma jaso du
Euskalitek banatzen ditu sari horiek kudeaketa aurreratuena duten entitateen artean.
Dana Romero CAReko kidea diploma eskutan.Errenteria Atletismo Taldea Kudeaketa Aurreratuaren 3k Programaren diploma jaso du joan den astelehenean CAR Errenteria Atletismo Taldeak. Euskalitek banatzen ditu diploma horik kudeaketa aurreratuena duten entitateen artean, eta horietako bat izan da Errenteria-Oreretako atletismo taldea. Bilbon izan zen banaketa, astelehenean.
Atletismo taldeak azaldu du hiru urteko lana dagoela lorpen horren oinarrian, “dedikazioa, esfortzua eta batez ere ikasketa prozesua”. Bide horretan gainera, beste kirol taldeekin esperientzia partekatzeko, eta profesional handiak ezagutzeko aukera izan dugu, eta gure elkartea hobeto egituratu eta antolatzeko oinarriak jartzen lagundu diguten pertsonen akonpainamendua ere izan dugu”.
Asko ikasi dutela, baina bide luzea dutela aurretik jakitun direla gaineratu dute: “Orain ikasitako hori guztia gutxika praktikan jartzea dagokigu, gure lan moldeak hobetu, eta erronka berriei erantzuteko taldea eraikitzen jarraitzea, antolatuago, sendoago eta prestatuago egiteko”.
