Kale Nagusiko lurpeko edukiontziak konponduko dituzte
27an egingo dituzte konpontze lanak, eta horregatik 08:00etatik 20:00etara itxita egongo da kalea.
Kale Nagusiko lurpeko edukiontziak konpontzeko lanak egingo ditu Lezoko Udalak hilaren 27an (asteartea) 08:00etatik 20:00etara. Horregatik, kale hori moztuta izango da ibilgailuentzat ordu tarte horretan.
Hori medio, eta obrek eragozpenak sor ditzaketela jakitun, aldez aurretik eskerrak eman dizkie udalak herritarrei haien ulermen eta lankidetzagatik.
