Hemen eta urrunean heriotza nola ulertzen den azaltzeko, hitzaldia
Gaxuxaren ekimenez, Iñaki Olaizola Eizagirre antropologoak kultura ezberdinetan heriotzaren kultura zer nolakoa den azaltzeko hitzaldia emango du Lezon.
Iñaki Olaizola antropologoa. Gaxuxa Lezoko Emakume Taldearen ekimenez, Iñaki Olaizola Eizagirre antropologoak kultura ezberdinetan heriotzaren kultura zer nolakoa den azaltzeko hitzaldia emango du Lezon. Hilaren 23an (ostirala) izango da, 18:00etan hasita eta Kultura Aretoan.
Olaizolak hemen eta urrunean heriotzaren gainean zer nolako lanketak egiten diren azalduko du, heriotza nola ulertzen den eta bizi den.
Hilaren 31ko Gau Beltzaren harira antolatu du Gaxuxak hitzaldia. Doan da sarrera
