Liburutegien Nazioarteko Eguna goratuko dute Pasaian
Hilaren 26tik 29ra bitartean haurrei begirako ipuin kontaketak egingo dira lau barrutietan, eta hilaren 29an 'Náufragos de Pasaia' liburua aurkeztuko du Angel Mari Perezek, Trintxerpen.
Urriaren 24a Liburutegien Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako liburutegiek hainbat jarduera antolatu dituzte egun hori goratzeko. Alde batetik, haurrei begirako ipuin kontaketak egingo dira. Bestetik, Angel Mari Perez Gonzalez pasaitarrak Náufragos de Pasaia liburua aurkeztuko du hilaren 29an (osteguna) Trintxerpeko liburutegian, 18:30ean.
Ana Meabe ipuin kontalaria arduratuko da kontaketak egiteaz. Meabek Itsasoaren berbak ipuina kontatuko die 5 eta 9 urte arteko herriko haurrei. Saioak lau barrutietako liburutegietan izango dira: hilaren 26an Antxon, 27an Donibanen, 28an Trintxerpen eta 29an San Pedron. Saio guztiak 17:30ean hasiko dira.
