Zintzilik Irrati Librearen aurkezpen jaialdia, larunbatean
Niessen kulturgunean izango da aurkezpen jaialdia, 21:00etan hasita. Sarrerak 12 euroan daude salgai.
Txupinazo festa egingo du Zintzilik Irratiak hialren 21ean, txupinazoaren zuzeneko emanaldiarekin. Zintzilik irrati libreak denboraldi berriaren aurkezpen jaialdia egingo du etzi, larunbata. Niessen kulturgunean egingo du jaialdia, eta aurtengoan RTaparen aldeko apustua egin du aurkezpen ekitaldia girotzeko. Nafarroako La Furia eta Lapurdiko Ødei ariko dira kulturguneko oholtza gainean.
21:00etan hasiko da jaialdia eta sarrerak 12 euroan dira salgai Arkaitza tabernan, eta egunean bertan Niessengo harreran, eskudirutan.
Musika emanaldiarekin batera, ikasturte berrian izango diren irrati parrillako programak aurkeztuko dituzte, edari barra eta irratiko materialaren salmenta mahaia ere izango dira. Zintzilik irratiarekin kolaboratzera deitu dute azkenik irrati libreko kideek, “jaialdira joan eta kontzertuez gozatuz”.
