Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Astekaria

Bertsolaritzak espazio berri bat du Pasaian

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, haur eta nerabeei begirako bertso eskola sortu du. San Pedron osatu da orain arteko talde bakarra.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/10/24

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, mugarri izan den proiektu bat abiatu du aurtengo ikasturtean, haur eta nerabeei begirako bertso eskola sortu baitu. Hasierako asmoa zen taldeak Antxon eta San Pedron sortzea, baina momentuz soilik barruti moreko taldea ari da bidea egiten. Une honetan DBH1eko lau ikasle ari dira bertsolaritzari ahotsa ematen San Pedron. Ostiraletan elkartzen dira, 16:00etatik 17:00etara bitartean, Udal Aretoan, eta Andoni Rekondo Izagirre da taldeko irakaslea.

Rekondo Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko langilea da. Pasaiako Udaleko Euskara Sailak detektatu zuen hutsune bat zegoela Pasaian eskolaz kanpo bertsolaritza lantzeko, eta interesa zuten egoera horri buelta eman eta udalerrian bertsolaritza sustatzeko. Rekondok adierazi du Pasaia-Lezo Lizeoan edota Karmengo Aman bertsolaritza lantzen dela, baina herri mailan hutsune bat zegoela. Hori dela eta, Euskara Saila Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin harremanetan jarri zen Pasaian bertso eskola bat sortzeko.

Rekondok nabarmendu du bertso eskolak «oso eragile potenteak» direla herri askotan, euskararen bueltan, udalerrietako kulturan eta bizitza sozialean eragiten baitute. Sustatzaileen helburua ez da soilik herritarrak bertsotan trebatzea, baizik eta Pasaiari ekarpena egingo dion eragile bat sortzea, herri mailan funtzionatuko duena. Orain San Pedroko taldea da funtzionamenduan dagoen bakarra, Antxon ez zuelako jende nahikoak izena eman taldea sortzeko, baina bertso eskola Pasaia osora hedatzen bada, Rekondo ziur da egitasmo garrantzitsua izango dela euskalgintzako eragileak saretzeko.

Ahozkotasunari garrantzia
Pasaiakoa haur eta nerabeei begirako bertso eskola bat da, zehazki LH4tik gorako ikasleei zuzendutakoa, DBHko ikasleak barne. Bertso eskolako kideak astean behin elkartzen dira, eta ordubeteko saioak egiten dituzte. Aurrez aipatu bezala, San Pedroko eskolak ostiraletan dira, 16:00etatik 17:00etara bitartean, udal aretoan.

Saioetan ahozkotasunari «garrantzi handia» ematen diotela jakinarazi du Rekondok. Irakaslearen arabera, bertso eskola «aukera paregabea» da euskararekin jolasteko, buruari eragiteko, sormena bultzatzeko eta talde lanean aritzeko. Aldi berean, aldagai horiek guztiek hizkuntzaren gaineko jakintza eta ezagutza ematen dutela baietsi du Rekondok. Gelan mailaren araberako ariketak egiten dituztela aurreratu du irakasleak: bertso sorta ezagunak kantatzen dituzte doinuak ikasteko, errimak lantzeko ariketa espezifikoak egiten dituzte eta bat-batekotasuna lantzen dute, bat-batean aritzeari beldurra galtzeko.

Bertso eskolako jarduerak, baina, ez dira asteroko saioetara mugatzen, ikasturtean zehar egunerokotasunetik kanpoko jarduerak egiten baitituzte. «Hau Pasaiako bertso eskola da, baina ez da perretxiko isolatu bat, sare zabalago baten parte da. Gipuzkoako bertso eskolak Gipuzkoako Bertsozale Elkartean antolatzen gara, eta urteko kronograma bat dugu bertan», adierazi du Rekondok. Bide horretan, ikasturtean zehar haur mailako txapelketak, topaketak edota egun pasak egiten dituzte. DBHkoen kasuan asteburu pasak ere egiten dituzte. Topaketa horietan Gipuzkoako beste hainbat gazterekin konpartitzen dute bertsoarekiko zaletasuna.

Ikasturtea martxan badago ere, izen emateak irekita daude, eta herritarrak bertso eskolarekin bat egitera animatu ditu Rekondok. Bertsolaritzak espazio berri bat du Pasaian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.