Azaroaren 11ko mobilizazioak antolatzeko bilera
Hilaren 28an, asteazkena, izango da Lau Haizetararen lokal zaharrean.
Bilerara deitu dute greba eguneko mobilizazioak antolatzeko. Oarsoaldea etorkiznaren alde. Etxebizitza eta bizi baldintza duinak herritarrontzat goiburuarekin bilera egingo dute asteazkenean, hilaren 28an, 18:00etan Lau Haizetararen lokal zaharrean.
Azaroaren 11rako gehiengo sindikalak, Etxebizitza Sindikatuak, eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitutako grebarekin lotuta dago bilera hori eta Oarsoaldeko greba eguneko mobilizazioen plangintza diseinatzeko izango da. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
