Beloagaz mintzatuko dira
Beloagako gazteluaz eta Nafarroako Erresumaz hitz egingo du Iñaki Sagredok azaroaren 6an, Arizmendienean.
Nafarroako Erresumaz mintzatuko dira Oiartzunen, Beloaga Bizirik eta Trikuharri elkarteen eskutik. Iñaki Sagredok bideratuko du hitzaldia, eta gazteleraz izango da. Arizmendienean egingo dute, azaroaren 6a ostirala, 19;00etan.
Gaztelu txikia zen Beloagakoa, Gurutze auzoan kokatutakoa. X. mendearen ingurua eraiki zen, harriz, ehun metro inguruko perimetroarekin. Nafarroako Erresuma babesteko fortifikazioa zen, eta Bidasoko mugak zelatatzea zuen helburu. Ingurune estrategikoan zegoen, Aiako Harria alboan zuelarik, eta Erdi Aroko dokumentu askotan agertzen da. Oiartzungo eraikin arrasto zaharrenak dira Beloagakoak.
