Prestakuntzarekin, urrutiago
Oarsolanek industriako arloko doako lau profesionaltasun ziurtagiri eskainiko ditu.
Laneratzea errazteko bideak zabaltzen jarraitzen du Oarsolanek. Oraingoan langabeei begirako industria arloko doako lau profesionaltasun ziurtagiri eskainiko ditu. Enplegu eta Inklusiorako Berrikuntza Zentroak industria sektorean lan egiteko aukerak handitzera bideratutako lau ikastaroak, langabeei begirakoak dira eta behin ikastaroa bukatuta, 80 orduko praktikaldia aurreikusten du inguruko enpresetan. Teoria eta praktika, beraz, eskutik datoz.
Ikastaroak honakoak: Txirbil arroketa bidezko mekanizazioa; fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak; industria ekipoen mantentze lanak; eta elektrodo estali bidezko soldadura eta TIG.
Txirbil arroketa bidezko mekanizazio prestakuntza 620 ordukoa da, urritik apirilera eta Pasaian izango da. Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarrien prestakuntza, 440n ordukoa izango da, urritik otsailera, Errenteria-Oreretan. Industria ekipoen mantentze lanak prestakuntza ere Errenteria-Orertean izango da, 590 ordukoa urritik apirilera. Azkenik, elektrodo estali bidezko soldadura eta TIG ikastaroa urritik otsailera egingo dute Pasaian, eta 570 ordukoa izango da.
Lau prestakuntzek bukaeran alde praktikoa izango dute, inguruko enpresetan egindako 80 orduko praktikaldia, eta horrela, ikasitakoa benetako lan ingurune batean praktikan jartzeko aukera izango dute, sektorearen errealitatea gertutik ezagutzeko aukerarekin batera. Oarsolanen prestakuntza eskaintzaren bidez, parte hartzaileek beren gaitasun profesionalak indartu eta industria sektoreko lan aukeraketara hurbiltzeko aukera izango dute.
Prestakuntzei eta izen emateari buruzko informazio gehiago jasotzeko 943 51 02 00 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora idatzi behar da (klik hemen).
