Txirigotak, ate joka
Bi kolorete Kultur Elkarteak beste urte batez ekarriko du Errenteria-Oreretara Cadizko inauteria.
Bi kolorete Kultur Elkarteak beste urte batez ekarriko du Errenteria-Oreretara Cadizko inauteria. Azaroaren 1ean izango da hori, igandearekin, 19:00etan Lekuona Fabrikan. antolatzaileek, “goi mailako ikuskizuna” izango dela ziurtatu dute, aurtengoa ere—hamabigarren ekitaldia izango du— “zorroztasun, umorea eta musika inauteriaren jaioterritik ekarriko digute zuzen-zuzenean”.
Lau talde oholtza gainean; izaera kritikoak eta umoreak batzen ditu lauak antolatzaileek azaldu dutenez: Los Antiguos, Los Gamper, Los Chipirone eta Las Prinsiesas txirigotak izango dira Lekuona Fabrikan azaroaren 1ean. Los Antiguos txirigotak umore iluna du oinarri, interpretazioan berritasunak txertatu eta letra ausartak ditu. Osa zaila izan den lehiaketan finalista izan da txirigota hori, gainera.
Victor Juradok sortua da Los Gamper txirigota( Los campers del sur); aurrez Juan Carlos Aragon eta Jesus Bienvenido konpartsetako sortzaile eta parte hartzaile izan da Jurado. Aire librean egindako bizimodua eta horretan izandako anekdotak landuko ditu.
Kaleko legez kanpoko txirigota da berriz, Los Chipirone; izaera kritikoa du ezaugarri nagusia.
Bukatzeko emakumeek osatutako Las Prinsiesas kaleko txirigota; osagarri guztiak ditu azken horrek.
Lau horiek profesionalak, baina emanaldia hasteko Koldo Mitxelena ikastetxeko 11 urteko hiru taldek euskarazko txirigota pieza eskainiko dute. Berritasunik ere bada, aurten, lehenengoz, txirigotekin lotuta kamisetak egin ditu Bi Kolorete Kultur Elkarteak eta horiek emanaldiaren egunean bertan erosi ahalko dira Lekuona Fabrikan bertan.
Sarrerak 22 euroan dira salgai online (klik hemen) eta Lekuona Fabrikaren harreran.
