Zumardia, ongizatearen epizentro
Zahartze osasungarria, hazkuntza, osasun emozionala, elikadura eta euskara hizpide izango dituen bi jardunaldi antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Zumardian izango da tailerra Gipuzkoako Foru Aldundiak bi jardunaldi antolatu ditu Zumardian hilaren 29an eta 30ean, osteguna eta ostiurala hurrenez hurren, zahartze osasungarriari, hazkuntzari, osasun emozionalari, elikadurari eta euskarari buruz hausnartu eta esperientziak partekatzeko. Horiek denak, Ongiozatearen Plazan jasota helduko dira udalerrira. Tailerrak, hitzaldiak eta parte hartze dinamikak egingo dituzte bi egunetan zehar.
Iniziatibaren hamabigarrena izango da Errenteria-Oreretakoa eta Gipuzkoako hainbat udalerritan zian da aurreko edizioetan. Eider Mendoza foru diputatuak iniziatibaren garrantzia azpimarratu du, “Ongizatearen Plaza aukera bat da gure bizi kalitatean eragina duten alderdiei buruz modu kolektiboan hitz egin eta hausnartzeko, elkar aberasteko eta guztion artean ongizate integral hobeagorantz aurrera egiteko”.
Ostegunean zahartze osasungarriaren gaineko saio batekin abiatuko dute iniziatiba. Adinberriren eskutik helduko da hori, eta besteak beste, ariketak egingo dira Iñigo Vincens prestatzaile fisikoarekin. Naia Rosek estimulazio kognitibo tailerra emango du, eta Raquel Rodriguezek mindfulness terapia saio bat.
Autonomia eta prebentzioa zahartzaroaren gaineko lanketa ere egingo dute egun horretan zehar, eta besteak beste, eguneroko ohiturek, harreman sozialek eta sare komunitarioek zahartze duin, aktibo eta autonomoa sustatzen nola lagundu dezaketen hausnartuko dute”.
Arratsaldez, Aiora Larrañaga psikologoak Nola hezi gaur egungo munduan? saioa eskainiko du, familia, ikastetxe eta irakasleei zuzendua. Osteguneko saioa, tristura, kezka eta estuatasunari buruzko hitzaldi ireki batekin bukatuko dute. Silvia Arostegi Donostialdeko ESIkom psikiatria zerbitzuko buruaren eskutik.
Hilaren 30ean, ostirala, elikadura osasuntsuaren gaineko tailerrarekin hasiko dute; Elikaeneako Anne Otegik zuzenduta, Errenteria-Oreretako ekoizle baten laguntzarekin, tokiko eta sasoiko produktuekin gosari osasuntsuak prestatuko dituzte, elikadura kontzientearekin eta jasangarriari buruzko azalpenekin batera.
Sare sozialetan jarriko dute fokoa ondoren, eta zehazki horiek gazteen ongizatean eta osasun emozionalean duten eraginaz hausnartuko dute.
Arratsaldean, euskararen eta ongizatearen arteko harremana jorratuko dute Badalaben eskutik. Euskarak egunerokoan duen lekuaz hausnartuko da, integrazioa, giza harremanak, teknologia berriak, komunitate sentimnendua eta pertenentzia bezalako gaiak hizpide hartuta.
Bukatzeko, Josu Ozaita antropologoak Gau Beltza esukal tradizioaren erritoak eta sinboloak aztertuko ditu. Idoia Lizeagak tailer bat diseinatu du; lore bat apainduko du bertan babes eta ugaritasun sinbolo gisa, Begoña Fernandez herriko lore diseinatzaileak.
Musikak jarriko dio ginga Ongizate Plazari. Egitaraua ikusteko, egin klik hemen.
