Euskarazko Ahalduntze Eskolaren bi saio gehiago azaro hasieran
Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan eroso aritzeko bi saio egingo dira azaroaren 3an eta 10ean.
Ahalduntze Eskolaren aurreko saio baten artxiboko irudia.Lezoo Udala Azaroaren 3rako eta 10erako Lezoko Euskarazko Ahalduntze Eskolaren bi saio berri antolatu ditu Lezoko Udalak, Lezo Euskaragarri plan estrategikoaren barrukoak. Tailer izaerako saioak izango dira, eta Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeko kide Intza Gurrutxagak emango ditu. Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko tresnak emango dizkiete bi eguneko tailerrean parte hartzen dutenei. Biak ala biak 18:30ean hasiko dira, Kultura Aretoan.
Hala, bi tailerren emaitza herritarrak euskaraz aritzeko konfiantza eta gaitasuna indartzea izango da. “Nork bere bizipenak aintzat hartuta, euskaraz konplexurik gabe aritzeko teknikak eta jarrerari behar bezala eusteko argudioak landuko dituzte. Horretarako, euskaraz bizitzeko egunerokoan sortzen diren egoeren inguruan hausnartzeaz gain, kontzientzia hartzeko eta ahalduntzeko saioak izango dira”, zehaztu du udalak.
Doan dira bi saioak, baina aurrez izena eman behar da plazaren erreserba egite aldera. Izena emateko baliatu eskeka hau.
