Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hamahirugarren 21 Aulkin, 'Noraeza eta bidea' ardatz

Metrokoadroka kolektiboak Ehuntze sormen espazioa kulturaren laborategi bihurtuko du berriz ere 21 Aulki zikloaren bitartez.

21 Aulkiren kartela.Metrokoadroka
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2026/10/27

21 Aulki arte zikloa hamahirugarrenez abiatuko da. Lehen geltokia hilaren 30erako (ostiralerako) programatu du Metrokoadroka kolektiboak, Ehuntze espazioan: Noraeza eta bidea erakusketa kolektiboa zabalduko dute —azaroaren 13ra arte izango da irekita—, eta bi artista libururen aurkezpena jasoko ditu herriko kulturaren laborategiak, Artemugarri artista liburuen bildumakoak biak ala biak: Noraeza eta bidea liburu kolektiboa da bat, eta Onintza Etxebesteren Hilotzen trama bestea. Ostiraleko 19:00etan iritsiko da lehen geltoki horretara 2026ko 21 Aulkiren udazkeneko lehen trena. Tren horrek ostiraleko bagoia baino askoz gehiago ditu; beheko koadro urdinean, aurtengo 21 Aulkiren gainerako jardueren zerrenda.

Noraeza eta bidea erakusketa nahiz liburua taldean eginak dira, kolektibo batek sortu ditu. Hala, proiektu horretarako berariaz sormen lanak egin dituzte hainbat sortzailek, bi euskarri artistikoetan jasota daudelarik haiek egindakoak: Allende Arnaizek, Idoia Beratarbidek, Maria de Bernardok, Alaia Gaztelumendik, Maite Gurrutxagak, Ainara Lasak, Nagore Legarretak, Belen Morenok, Lorena Martinezek, Aitor San Romanek, eta Karmele Urruzunok irudiak egin dituzte. Liburuan, Asier Sarasola idazlearen testuek laguntzen dituzte irudi guztiak.

Onintza Etxebesteren Hilotzen trama-k, hark aurretik Ehuntzen egindako erakusketa batekin lotura du. Hala, Etxebestek egindakoekin batera, Oihana Aranak, Goiatz Labandibarrek, Karmele Mitxelenak, Olatz Mitxelenak eta Itziar Ugartek egindako testuak irakur daitezke.

Metrokoadrokako kideek esan dute 21 Aulki hasierako edizioetatik formatua aldatzen joan den arren, helburuak beti berberak izan direla: “Arte munduko dinamikak herritarrekin modu parte hartzailean lantzea, jakintzak tailerren eta bitartekaritzen bidez eskutik eskura partekatzea, diziplinartekotasuna lantzea, eta bereziki emakumezko artisten obra ezagutaraztea”.

‘Noraeza eta bidea’, aurrekariak
21 Aulkiren barruan bi erakusketa eta horiei lotutako bi liburu plazaratu izan dira azken urteetan, bat udaberrian bestea udazkenean. Baina aurtengo udaberrikoan etena izan zen, babes instituzionalean jaitsiera handia izan zuelako. ETENA ez-erakusketa egin zen orduko hartan. Metrokoadrokaren azalpena: “Proiektuak ordura arte jasotako babes instituzionalean beherakada handia izan zen, kultur politiken ikuspegitik oso arrazoi eztabaidagarri eta kezkagarriekin. Hori dela eta, ezintasunari forma artistikoa ematen saiatu ginen, ETENA ez-erakusketa-ren bitartez”. Erakusketa hutsik inauguratu zen, eta antolatuko ez ziren ekitaldien egitaraua publikatu zen. Erakusketa hutsean galdera bakarra zegoen horma batean: “Zer da kultura zuretzat?”. Erakusketara hurbildutako jendeak galderari erantzuna emateko aukera izan zuen.

ETENA-k oihartzun zabala izan zuela esan dute sormen kolektiboko arduradunek, herrian eta kanpo; erakusketa hura espazio gehiagotan antolatzeko proposamenak ere jaso zituzten. “Udazkenean”, esan du Metrokoadrokak, “forma berri bat eman nahi izan diogu ezintasunari: saretze gehiago, kolektibo gehiago, elkar laguntze gehiago, artegintzan eta kulturgintzan dabiltzanen ahotsak entzuteko ahalegin gehiago. Horregatik Noraeza eta bidea erakusketak izaera kolektiboa hartu du, eta horretarako, orain arte Ehuntzetik pasatako artistak biltzera jo dugu”.

Noraeza-rekin ETENA-k haiengan sortu zuen noraeza irudikatu nahi izan dute; Bidea-rekin, berriz, azaldu nahi izan dute kulturgintzan bidea topatzeko ahaleginean jarraitzen duela kolektiboak: “13 urte atzera begira jarrita, bertatik pasa den jende guztiak lanean jarraitzen duela ikusi dugu, baina era berean egoera ez dela aldatu, kontrara ez bada: erakusketak jartzeko espazioak falta dira, jendeak sormena ateratzeko eta baldintza egokietan lan egiteko proposamenak urri dira. Erakusketa hau horretara bideratu da, hain zuzen ere: jendeari espazio bat ematera eta sortzen jarraitzeko aukerak eta motibazioak proposatzera”.

Artemugarri
21 Aulkiren azken lau urteetan erakusketa bat antolatu da, artista bati aukera emanaz hori sortzen zuen bitartean baldintza ekonomiko egokietan lan egiteko; erakusketa bakoitzarekin lotuta, liburu argitalpenak egin dira, horren aterki Astemugarri bilduma delarik; bilduma horren zuzendaritzan eta diseinuan halakoetan eskarmentu handiko diren Idoia Beratarbide eta Allende Armaiz oiartzuarrak daude. Bilduma horren barruan gaur arte Allende Arnaizen Birsortu, Ainara Lasaren Azalera, eta Belen Morenoren Paisaia paraleloak liburuak publikatu dira. Noraeza eta bidea lan kolektiboak eta Onintza Etxebesteren Hilotzen trama-k, beraz, Artemugarriren orain arteko boskotea osatuko dute.

 

 

21 Aulki. Egitaraua.

Hilak 30, ostirala.

  • 19:00etan. Noraeza eta bidea erakusketaren inaugurazioa eta Noraeza eta bidea (liburu kolektiboa da) eta Hilotzen trama (Onintza Etxebeste) liburuen aurkezpena. Erakusketa azaroaren 13ra arte izango da zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.

Azaroak 6, ostirala

  • 17:30-19:30. Kaxa Collage tailerra, adin guztietako jendearentzat, Belen Morenorekin (binakako taldeak sortuko dira).

Azaroak 12, osteguna

  • 17:30-19:30. Collage tailerra, helduentzat, Lorena Martinezen eskutik.

Erakusketa zabalik den bitartean

  • Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako LH3ko eta LH4ko ikasleekin mediazioak egingo dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.