Oiartzun lehen sektoreko praktika onen erreferente
Terralimenta iniziatibaren barruan Espainiako estatuko dozena bat erakundetako ordezkariak Oiartzunen izan dira.
Terralimenta programaren barruan Espainiako dozena bat erakundeetako ordezkariak izan dira Oiartzunen.Oiartzungo Udala Lehen sektoreko praktikak ezagutzen izan dira Oiartzunen hilabete honetan zehar Espainiako estatuko dozena bat erakundetako ordezkariak. Egonaldi hori Terralimenta iniziatibaren barruan egin dute, eta zehazki, Arane baserria eta Elika kooperatiba bertatik bertara ezagutzen izan dira. Elikadura jasangarriak landa eremuetan protagonismoa hartzea du helburu Terralimenta programak.
Leader edo tokiko ekintza taldeak dira Terralimenta programaren bizkarrezurra, eta haiek dira elikagai jasangarriagoak ekoizteko sistemetarako trantsizioa egituratzen dutenak; Behemendi Landa Garapenerako elkartea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Mendinet Leader taldeko kideetako bat da.
Elkarte horrek Oiartzungo Udalarekin batera esku artean duen proiektuetako bat da udalerriko haragi zirkuitu propioa; aurtengo udaberrian jarri du martxan. Terralimentak elikadura kate motzak lantzeko programak barnebiltzen ditu, eta ikastaroak eta lan saioak antolatzen ditu elkar ezagutza, harremanak eta sinergiak sortzeko. Lan saio horietako bat Kantabrian egin zuen duela sei hilabete, eta bertan parte hartu zuten Behemendi elkarteko eta Oiartzungo Udaleko teknikariek. Soka horretatik heldu da Terralimenta Oiartzunera, udalerrian daudelako Trebatu Gipuzkoa programako bi proiektu: Arane baserria eta Elika baratze kooperatiba.
