2026ko aurrekontuaren azalpenak, asteazkeneko udalbatzarrean
Urriko osoko bilkura hilaren 18an (asteazkena) egingo dute herriko zinegotziek.
Urriko osoko bilkura asteazkenean (hilaren 28an) egingo dute Oiartzungo Udaleko hamazazpi zinegotziek. 18:00etan hasiko da, udaletxean. Hautetsiek landuko dituzten gaien artean udal aurrekontuen azalpenen gainekoa izango da mamitsuena, horren exekuzioaren berri emango duelako udal gobernuak besteak beste.
Bestalde, hainbat kreditu aldaketaren berri ere emango da, eta gainera, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren lankidetza hitzarmena urtebetez luzatuko da zinegotziek hala erabakitzen badute; udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena da hura.
Jarraian, puntuz puntu, asteazkeneko udalbatzarrean landuko diren gaien zerrenda:
- 1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- 2. Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalaren artean etxez etxeko laguntza zerbitzuaren lankidetza hitzarmenaren urtebeteko luzapena
- 3. Oiartzungo Udalaren eta Soinuenea Fundazioaren arteko 2026. urteko lankidetza hitzarmenaren aldaketa.
- 4. Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta Txara udako igerilekua udal instalazioen zerbitzu kontratuaren luzapena.
- 5. Zerga, tasa eta isun preskribatu eta kobraezinen zerrendak.
- 6. 2026/12 kreditu aldaketa.
- 7. 2026/10 kreditu aldaketaren berri ematea.
- 8. 2026/11 kreditu aldaketaren berri ematea.
- 9. Beste organoen jardueraren jarraipena eta aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.
- 10. Eskari-galderak.
