Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Txipietara' argazkiak emango dio ongietorria 2027ari

Udalak eta Laurak Batek udal egutegiko azala aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu dute bigarrenez. Aurten Angela Losa sanpedrotarraren 'Txipietara' argazkia izan da irabazlea.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/10/27

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak Pasaiako udal egutegiko azala aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu dute aurten bigarrenez. Irailean jarri zen martxan egitasmoa, eta epaimahaiak Angela Losa Mendioroz sanpedrotarraren Txipietara argazkia aukeratu du 2027ko udal egutegiko azala izateko.

Laurak Bateko zuzendaritza batzordeko kideek eta udal teknikariek osatu dute epaimahaia, eta argazki irabazleak Pasaiarekin eta tokiko merkataritzarekin duen lotura nabarmendu dute.

Mikel Garcia Peñil Merkataritza zinegotziak eta Ana Etxabe Laurak Bateko lehendakariak 500 euroko balioa duten erosketa bonuak eman dizkiote irabazleari, elkarteko establezimenduetan gastatzeko. Etxabe pozik da lehiaketak izan duen harreragatik: “Oso pozik gaude lehiaketak izan duen erantzunarekin: iaz baino argazki gehiago jaso ditugu, eta kalitate handikoak. Txipietara argazkiak bikain islatzen du Pasaiaren eta merkataritzaren arteko harremana; izan ere, gurea arrantzale herria izan da beti”.

Bestalde Garcia Peñilek gainerako parte hartzaileen maila nabarmendu du: “Kalitate handiko lanak jaso ditugu aurten. Hori dela eta, Aitzol Garcia Etxarri sanpedrotarraren Lau argi, itsaso bat argazkiak ere bere lekua izango du egutegian”. Udal hautetsiaren arabera, mota honetako egitasmoak “modu bikaina” dira herritarren parte hartzea bultzatzeko, argazkilaritzaren bidezko sorkuntza sustatzeko eta sariari esker tokiko merkataritza sustatzen jarraitzeko.

Argazkiaren istorioa

Angela Losa argazkiaren egileak adierazi du une berezi batean atera zuela argazkia: “Istorio berezia du argazki horrek. Xabier nire bikotekidearekin txipiroiak arrantzatzera atera nintzen txalupa batean, eta argazkian ikusten diren eskuak harenak dira. Argazkilari profesionala naiz, eta ilusio handia egin dit sari hau irabazteak”.

Saria zertan gastatuko duen argi du sanpedrotarrak: “500 euroak hainbat establezimendutan gastatuko ditut. Xabierri arrantzarako materiala erosi nahi diot; gure alabari jostailuak; eta niretzat, arropa. Era berean, Laurak Bateko kide diren tabernetan pintxo batzuk jango ditugu”.

Egutegia HAZ bulegoetan

Azala aukeratuta, udala 2027ko udal egutegiaren prestaketa bukatzen ari dela aurreratu du Garcia Peñilek: “Hirugarren urtez jarraian argitaratuko dugu udal egutegia, eta dagoeneko azken ukituak ematen ari gara. Urte bukaeran, pasaitar guztiek doan eskuratu ahal izango dute HAZ bulegoetan. Data zehatzak aurrerago iragarriko ditugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.