Arditurriko meategien barrena ipar martxa
Urdaburu Mendizale elkarteak ipar martxa irteera antolatu du azaroaren 7rako, larunbata.
Urdaburu Mendizale elkarteak ipar martxa irteera antolatu du azaroaren 7rako, larunbata. Oraingo honetan Arditurriko meategiak aukeratu ditu Errenteria-Oreretako elkarteak; 13 kilometro inguruko ibilaldia, ez da erabat laua izango. Altzibar auzoan hasiko dira eta Arbelaitz bidetik meategietara gerturatuko dira. Itzxulera bidegorritik egingo dute.
Eraman beharrekoak gogorarazi ditu Urdaburuk: ura, kirola egiteko zapatilak, ipar martxako makilak.
Hitzordua 09:00etan egin dute Iztietako autobus geltokian, edo 09:20an Altzibarko geltokian.
Parte hartzeko izena eman behar da aurretik: astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta, Urdabururen egoitzako idazkaritzan aurrez aurre egun eta ordutegi berean, edo online galdetegia beteta (Egin klik hemen).
