Eudelek Toledoko tren istripuaren harira deitutako minutuko isilunearekin bat egin du udalak
EUDELek euskal udalei dei egiten die gaur, asteazkena, hilak 28, 20:00etan, minutu bateko isiluneko elkarretaratzea egin dezaten.
Herriko Plazan izango da elkarretaratzea. EUDELek euskal udalei dei egiten die gaur, asteazkena, hilak 28, 20:00etan, minutu bateko isiluneko elkarretaratzea egin dezaten, udalerri bakoitzeko udaletxe aurrean, Herriko plazan, Toledoko tren-istripu larriaren biktimen omenez, eta hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari elkartasuna adierazteko.
Deaildi horrekin bat egin du Errenteriako Udalak eta parte hartzera deitu ditu herritarrak.
