Aske antolakundeak Bilbon deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
Irungo ertzain etxean beren burua aurkeztuta atxilotu eta ondoren espetxeratu zituzten Aratz Bilbao eta Malen Grunig aske uzteko aldarrikatu eta bi gazteen kontrako polizia muntaia salatuko dute.
Manifestaziora deitu du Aske antolakundeak larunbatean, hilak 31, Bilbon. Aratz Bilbao Gomez eta Malen Grunig Ibañezen askatasuna eskatuko du manifestazio horretan, baita bi gazte horien kontra egindako “poliza muntaia” salatu ere. Urriaren 17an atxilotu zituzten Bilbao eta Grunig Irungo ertzain etxean; beraien kabuz aurkeztu ziren bi gazteak abokatuak lagunduta komisaria horretan. Handik bi egunera behin behinean espetxeratzeko agindua eman zuen Antonio Piña Espainiako auzitegi Nazionaleko epaileak.
Bi gazteei ustez, “talde terroristako kide” izatea eta “arma eta leherkariak izatea” egotzi die epaile horrek; kargu horiek leporatzeko zantzuetan oinarritu da epailea.
Manifestaziora joateko deia egin du Jardun koordinadorak, eta autobusa antolatu du Errenteria-Oreretan. Niessen ondotik aterako da autobus hori, 15:45ean, eta Donostiako Republika Argentina kaletik 16:00etan. Manifestazioa Bilboko plaza Eliptikotik abiatuko da 18:00etan. Autobuserako izena eman nahi dutenek Jardun Gipuzkoaren Intagram kontua bidez edo 626 69 74 65 telefono zenbakira mezua bidaliz; 10 euro balio ditu autobuserako txartelak.
