Greba orokorra prestatzeko batzar irekira deitu du LAB sindikatuak
Azaroaren 2an, astelehenarekin, egingo du Landaren 18:00etan.
Grba antolatzeko batzar irekira deitu du LABek, azaroaren 2an. Azaroaren 11ko greba antolatzeko batzar irekia antolatu du Oreretako LAB sindikatuak. Azaroaren 2an izango da, 18:00etan hasita, Landaren.
Herritar eta eragile guztiak deitu dituzte batzera. Parte hartu nahi duten baina batzarrera joan ezin dutenen eskura berriz, posta elektronikoa jarri du Lab sindikatuak, bertara mezua bidaltzeko (klik hemen).
Azaroaren 11ko grebara Euskal Herriko sindikatuen gehiengoak, Euskal Herriko Etxebizitza sindikatuak, eta Etxebizizta Sindikatu Sozialistak deitu dute eta Euskal Herrian etxebizitza eta soldata duinak eskatuko ditu denentzat.
