Kirol Galarako gonbidapenak, azaroaren 6ra arte eskatzeko aukera
Azaroaren 17an egingo dute Kirol Gala Lekuona Fabrikan; herriko kirol eragileek egindako lana aitortzen da ekitaldi horretan.
Iazko Kirol Galaren ekitaldia.Herri Bizia Azaroaren 17an hamabosgarren Errenteriako Kirolaren Gala egingo dute Lekuona Fabrikan 19:00etan hasita. Ekitaldi horretan, Errenteria-Oreretako kirol eragileei egindako lana aitortuko diete, eta urteko kirol lorpen nabarmenenak ere sarituko dituzte.
Sarrera doakoa da, baina parte hartu nahi dutenek gonbidapena erreserbatu behar dute. Horretarako, posta elektronikoz mezua bidali behar da (klik hemen) azaroaren 6a baino lehen. Mezuan, zenbat lagun joango diren, eta harremanetarako telefono zenbaki bat jarri behar dira.
