LABek elkarretaratzea egingo du bihar portuaren atarian
'Langileok ez dugu gerrarentzat lan egiten' lelopean bilduko dira bihar Pasaiako Portu Agintaritzaren eraikinaren atarian, 12:00etan.
Langileok ez dugu gerrarentzat lan egiten lelopean, LAB sindikatuak elkarretaratzea egingo du bihar (ostirala, hilaren 30a) Pasaiako Portu Agintaritzaren eraikinaren atarian, 12:00etan.
“Mendebaldeko inperialismoaren eraginez, faxismoak gora egiten jarraitzen du munduan barrena. Ondorioz, beligerantzia militarra ikus dezakegu nonahi eta gerra, gosea, erbestea eta, finean, genozidioa bistakoa da”, adierazi du sindikatuak. Hori guztia salatzeko egingo dute biharko elkarretaratzea.
