Laugarren Muxikatuak bidea hasi du
Bertso musikatuen txapelketaren lehen kanporaketa hilaren 23an egin zen, eta bigarrena azaroaren 6an jasoko du Ibaiondok.
Joan den ostiraleko saioaren une bat.Piztu Lezo Piztu Lezoren bertso txapelketa musikatua hasi da, IV. Muxikatua martxan da. Joan den ostiralean (hilaren 23an) egin zen lehen kanporaketa Tiñelun, eta bigarrena Ibaiondon izango da azaroaren 6an (ostirala). Bi horietan hoberen sailkatu diren bi bertsolariek azaroaren 20an jokatuko dute finala.
Oihana Iguaranek, Eki Mateorenak, Aratz Katarainek eta Martin Abarrategik osatu zuten joan den ostiraleko lehen finalerdiaren laukoa. Haien bertsoei Libe Goenagak (saxofoia) eta Aner Peritzek (teklatua) jarri zieten musika. Publikoak hala erabakita, Iguaran eta Mateorena izan ziren onenak, beraz, haiek egin dute jauzia azaroaren 20ko (ostirala) finalera. Piztu Lezokoek saio osoa grabatu zuten. Esteka hau baliatuta ikus daiteke.
Bigarren kanporaketa, azaroaren 6koa, Ibaiondon izango da 22:00etan hasita. Han kantuan ariko direnak Beñat Gaztelumendi, Haira Aizpurua, Gorka Pagonabarraga eta Ane Beloki izango dira; haiei konpainia Libe Goenaga eta Nora Eizagirre musikariek egingo diete.
