Azaroaren 9an egingo du Pasaia KEk batzar orokorra
19:00ean izango da urteroko bazkideen bilera, San Fermin elizaren azpialdeko lokalean.
Don Boscoko Jesus Mari Zamora zelaian jokatzen dute Pasaia KEren taldeek. Pasaia Kirol Elkarteak batzar orokorrera deitu ditu bazkideak, azaroaren 9an izango da San Fermin elizako azpialdeko lokalean. 19:00etarako egin dute lehen deialdia, eta 19:30erako bigarrena.
Urteko batzarra izanik, futbol klubaren gaineko informazio orokorra emango dute zuzendaritza batzordeko ordezkariek, tartean kirol egoerarena eta kontu ekonomikoena. Zuzendaritza batzordea berritzeko proposamena ere plazaratuko diete bazkideei.
