Uxue Juarez idazlea, Hugoenean
Abbadiako, Hendaiako eta Donibaneko paisaia natural eta akustikoetatik abiatuta, 'Sitsaren egunerokoa' proiektua lantzen ari da, ahotsaren, paisaiaren eta entzumenaren arteko harremanak aztertzeko.
Uxue Juarez Gaztelu iruindarra egonaldia egiten ari da Hugoenean. Juarez filologoa, literatura irakaslea, poeta eta idazlea da. Iruindarra Sitsaren egunerokoa proiektua lantzen ari da, ahotsaren, paisaiaren eta entzumenaren arteko harremanak aztertzen dituen ikerketa poetiko eta performatiboa. Abbadiako, Hendaiako eta Donibaneko paisaia natural eta akustikoetatik abiatuta, testu poetikoak, kantuak, grabazioak eta pieza hibridoak bilduko dituen corpus bat garatu nahi du. Horiekin, ahozkotasuna, kantua, soinua, entzutea eta gaur egungo idazketa elkarrizketan jarriko dituen artxibo poetiko bizia sortu nahi du.
Lehenik, Hendaiako Abbadia eremuan eta Larretxean egin zuen egonaldia Juarezek. Bertatik etorri da Huegoeneara, eta Donibanen da irailaren 25etik, azaroaren erdialdera arte. Iruindarrak egin dituen bi egonaldietan topaketak antolatu dituzte, bere lanaren garapena ezagutzeko.
Udalaren arabera, mota honetako egonaldien helburua da idazleei sorkuntza prozesurako baliabideak eta inspirazio iturriak eskaintzea: “Larretxeak eta Hugoeneak, beren ingurune natural eta kulturalari esker, sortzaileei beren lana garatzeko espazio aproposa eskaintzen diete, eta aukera ematen diete Euskal Herriko ondarean murgiltzeko”.
