Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
ASTEKARIA

Kanpaien sokari segika irakurtzeko ipuina

'Afonia' album ilustratua aurkeztu dute Iruñean Naroa Martinez errenteriarrak eta Unai Ruiz beratarrak. Etxepare Saria jaso duen lanaren hitzak Martinezenak dira, eta ilustrazioak Ruizenak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/10/30

Kanpai hotsak, gertukoak zein urrutikoak eta haien esanahia, antzinako lanbide eta tresnak zein lurrarekiko lotura ditu oinarri Afonia haurrentzako album ilustratuak. Etxepare Saria jaso du lanak, eta ostiralean aurkeztu zuten egileek Iruñean. Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena Herri Eskolako kontsultore Naroa Martinez Suarezek josi ditu hitzak, eta Unai Ruiz Galarza beratarrak ilustrazioak sortu. Doluarekin lotu dute Afonia askok, eta dolutik badu ere, kontatu eta ilustratu duten istorioaren oinarria ez dela hori azaldu du idazleak: «Protagonista den haurraren dolua baliatu dugu zeharka kontatu nahi genuen horretara heltzeko: tradizioen segida, transmisioa, lurra, antzinako lanbideak». Aitona ezkila jotzailea duen haurra da protagonista; aitonak udan irakatsi behar zion ezkilak jotzen, baina hil egin da, «aitonaren lagunen bidez jasoko du transmisioa eta eraiki ezkilazain izateko bere modua».

Herri Arte Eskolako Hitza sormen tailerrean erein zuten Afonia album ilustratuaren hazia, «tailerra gidatzen duen Eider Perezek xaxatu gintuen batzuk, eta aukeratu egin gintuzten». Egitekoa haurrentzako euskarazko album ilustratua sortzea zuten, baita bikain bete ere, Etxepare Saria irabazteraino, «emaitzarekin oso gustura gelditu ginen eta egindakoarekin harro». 26 parte hartzaile aurkeztu dira aurten sariketa horretara.

Irabazteak bi egileen harrotasuna hauspotu duela aitortu du Martinezek, baita haur album ilustratuen frikiak direla azaldu ere: «Argi izan genuen hasieratik ez genituela sortu nahi inondik inora ere ilustratutako testu bat, edota testua gehitua izango zuten ilustrazioak; etengabe sartu gara bata bestearen horretan, nik idatzi eta Unaik ilustratu badu ere». Elkarlana ere, asegarria. «Berehala egin genuen talde, eta oso gustura egin dugu lan elkarrekin. Garrantzitsua da hori izan dugun emaitza lortzeko, sintonia hori gabe bestelako zerbait zitekeelako».

Album ilustratu berezia

Berezia da albumak kontatzen duena, baita kontatzeko modua ere, albumaren itxura bezala. «Bertikalki irekitzen da, eta jatorrian, laguna nuen eta hil zen benetako ezkila jotzailea dago». Liburuak QR kodea ere badu, kanpai hotsak, Pasai Donibaneko elizakoak hain zuzen ere, entzuteko aukera ematen duena. 5 eta 8 urte arteko haurrei begira sailkatu du lana Pamiela argitaletxeak, «uste dut horrela egin duela doluaren gaiagatik, baina bai txikiagoek, baita helduagoek ere irakurtzeko modukoa da». Izan ere, onomatopeia ugari erabili ditu idazleak irakurterrazagoa egiteko, «kanpai hotsak erreminta mordoarekin lotu ditugu, errima kutsua eta nahiko egitura errepikakorra ere erabili dugu».

Afonia-k zein doinu duen argi dago; koloreaz galdetuta, berehala erantzun du Martinezek: «Lau kolorean eraikia dago, arrosa, kaoba lurrarekin lotutakoa, suaren kolorea, eta turkesa burdinaren herdoila irudikatzeko». Atzean, sei-zortzi hilabeteko lana, eta zailena sorkuntzarako tartea hartzea. «Koldo Mitxelena ikastetxean ari naiz ni, eta Unai, berriz, Atarrabiako haur eskolan tailerrak egiten. Horretaz aparte, gurasoak gara biak. Asko lagundu zigun bekaren barruan Iruñean egindako lau eguneko egonaldiak: mamitu eta erein egin genuen bertan albuma. Harkaitz Cano idazlearekin eta Aitziber Alonso ilustratzailearekin goiz eta arratsaldez aritu ginen sortzen bertan».

Hasieran zuten ideia bertan behera utzi eta bigarren ideiari buelta ematea ere zail izan zen, Martinezen hitzetan: «Esan ziguten ideia bat eraman behar genuela lau eguneko egonaldi horretara, estutasuna ere sentitu nuen, ez bainaiz idazlea. Doluarekin lotuta banuen istorio bat, baino ez zitzaigun egokia iruditu album ilustratu batera eramateko; ideia hartatik kanpaiak baino ez genituen utzi. Hurrengo egunean ideia mordoa idazten hasi nintzen, boligrafoa eta papera hartuta».

Eskuz idatzi

Antzinako lanbideekin eta transmisioarekin sentitzen duen lotura ez du ausazkoa Martinezek, gailuak baztertu eta idatzi ere eskuz egiten baitu: «Emozioekin lotuta egiten dudana ukigarria izan behar da, edozein ideia, baita txikiena ere, eskuz idatzi behar dut. Berdin dio gero paper horrekin zer gertatzen den, galtzen badut ere, idatzi dudan hori memorian gelditzen zait». Irakurtzeko ere, paperaren alde egin du, «ez naiz gailuekin ondo moldatzen».

Dolua zeharkako gai izan dute, nahi zuten hura kontatzeko aitzakia. Baina psikopedagogoa, galera eta doluetan aditua, eta Heriotza haurrekin egitasmoaren sortzailea da Martinez, eta aitortu duen bezala «haitzean jaioak, haitzera nahi». Doluaren gainean nahikoa hitz egiten den, nahikoa lantzen ote den galdetuta, ahoan bilorik gabe erantzun du: «Muga helduok jartzen dugu. Azkenean guk normalizatzen dugunean, haurrek ere normalizatu egiten dute. Ez genuen nahi lana dolua lantzeko baliatzea, baina uste dut gaur egun behar direla tresnak edota aitzakiak dolua mahai gainean jartzeko, eta gehienbat helduok soinean izaten dugun oskol hori kentzeko».

Jendearen iritziaren zain

Sortu duten albumarekin harro, ase eta pozik azaldu da Martinez. «Epaimahaiaren artean harrera oso ona izan du. Askotan kosta egiten zait barneratzea gure lanaren inguruan esan dituztenak, eta eskertzekoa da. Unai eta niretzat lehen album ilustratua izanda honakoa», zehaztu du. Epaimahaiaren galbahea notarekin gaindituta, jendearen iritzia jasotzeko gogoz azaldu da. «Ordu eta hausnarketa ugariren ondotik heldu da Afonia, eta jakin-mina dut jendeak zein harrera egingo dion, jendearen iritzia falta zaigu». Gertukoek eman diote balekoa, irakurri, behatu eta entzun ere egin dutelako.

Ostiralean egin zuten aurkezpena Iruñeko katedraleko ezkilazainaren etxean; lehenengoa eta bakarra izan da momentuz, eta egun horretan bertan izan zuten lehenengoz bi egileek lana esku artean, inprentatik atera berria. 1.200 ale argitaratu ditu Pamielak. Ipuingarria izango da programan parte hartuko dute orain Afonia-rekin, Atarrabian ere aurkeztuko dute, eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan ere izango da Etxepare Saria jaso duen lana.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.