Altamirako natur ingurunea eta biodibertsitatea ezagutzeko jarduerak egingo dituzte
Hezi Lezo programaren barruan, Lezo Institutuak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Lezoko Udalak antolatuak eta herritar guztiei zuzendutakoak dira.
Altamirako urmaelaren ondoko eremu berritua da honakoa. Hezi Lezo programaren barruan, Lezo Institutuak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Lezoko Udalak herritar guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dituzte. Lehenengo tailerra azaroaren 4an izango da eta izen ematea zabalik dago.
Lezoko natur ingurunea, biodibertsitatea eta ondarea ezagutzeko aukera izango dute herritarrek datozen hilabeteetan, Altamira ezagutuz programaren bidez.
Aranzadiren eskutik, Altamirako natura eta inguruko bizidunak gertutik ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Lehen saioa azaroaren 4an izango da. Izen-ematea irekia dago eta Lezo Institutuaren webgunean egin daitezke.
Honakoak dira azaroaren 4ko jarduera, eta beste hirurak:
- Azaroak 4, asteazkena. Txoribox tailerra, 15:00etatik 16:30era.
- 2027ko maiatzak 5, asteazkena. Urmaeleko bizidunak ezagutzeko irteera gidatua, 15:00etatik 16:30era.
- 2027ko apirilak 10, larunbata. Hegaztien eraztunketa zientifikoa 10:00etatik 12:00etara.
- 2027ko maiatzak 19, astelehena. Enarak ezagutzeko jarduera, 15:00etatik 16:30era.
Jarduerak herritar guztiei zuzenduta daude, gazte, heldu, familia, Altamirako auzotar eta herriko bizilagun guztientzat pentsatu dituzte, eta naturarekiko jakin-mina eta ingurunea ezagutzeko gogoa duten guztiek parte har dezakete.
Izen-ematea zabalik dago. Informazio gehiago eta izena emateko aukera honako webgunean daude eskuragarri.
