X. Jardunaldi Kulturaletan da Yola elkartea
Hilabete oso bat hartuko duen programazioaren barruan lau ekitaldi antolatu ditu elkarte sanjuandarrak, eta lehena asteazkenean egin zen lepo bete zen Juanba Berasategi aretoan.
Yolaren jardunaldietan izango direnen talde argazkia.Yola KE / Instagram Donibaneko Yola Kirol Elkarteak hasi ditu X. Jardunaldi Kulturalak. Hilabete oso bat hartuko duen programazioaren barruan lau ekitaldi antolatu ditu elkarte sanjuandarrak, eta lehena asteazkenean egin zen lepo bete zen Juanba Berasategi aretoan. Bertan, Paco Etxeberria auzitegi mediku eta antropologo, eta EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularrak Badia beltza. Indarkeriaren zentzugabekeria izenburuko solasaldia eman zuen. Egunean bertan jardunaldietan parte hartuko duten denei harrera egin zien elkarteak.
Asteazkeneko lehenaren ondoren, beste hiru ekitaldi izango dira Donibanen. Horietatik lehena azaroaren 4an (asteazkena) izango da, hura ere Juanba Berasategin (19:00): David Del Vallek ‘Pasage’ bat San Juandik zehar. Barruti bat baino askoz gehiago lelodun hitzaldia emango du.
Azaroaren 11n (asteazkena), berriz, antzerkirako tartea, haurrei begirakoa. Izan ere, herriko Patata Tropikala Antzerki Laborategiko kide Iker Etxarrik eta Judith Povesek Kalean otso, etxean uso obra eramango dute Donibaneko antzokira. 17:30ean hasiko da emanaldia.
Azken saioak umorearekin izango du harremana, sanjuandarren umorearekin zehazki. Hala, azaroaren 25ean (asteazkena) Sanjuandar irribarrea. Falta ezin direnak izenburupeko ekitaldia egingo dute Yola elkartean bertan, 20:00etan hasita. Antonio Ruiz, Andoni, Potxolo, Luismi eta Ruben izango dira han, besteak beste.

Goraino bete zen Juanba Berasategi aretoa asteazkenean Paco Etxeberriaren hitzaldirako. Argazkia: Yola KE / Instagram.
