Pasaian, Gau Beltzaren zain
Pasaiako eragileei esker Gau Beltzak indarra hartu du udalerrian. Urrundik etorritako ohiturei, bertakoekin erantzun diete barrutietako eragileek.
Pasaiako eragileei esker Gau Beltzak indarra hartu du udalerrian. Urrundik etorritako ohiturei, bertakoekin erantzun diete barrutietako eragileek. Gau Beltza, Arimen Gaua edo Domu Santu Eguneko ospakizunak baserri giroan batez ere existitzen zirelako gurean atzerritik iritsitako festen askoz aurretik.
HITZAk jaso ahal izan dituen datuen arabera, Donibanen, San Pedron eta Antxon egingo dira Gau Beltzari lotutako ekitaldiak bihar (larunbata). San Pedron aurretik ere izan dira jarduerak. Barrutietako talde eta eragileen bultzadari esker egingo dira, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Honakoak dira HITZAk bildu dituen hilaren 31ko Gau Beltzen egitarauak. Hitzordu gehiago baleude, bidal ditzatela interesdunek HITZAra.
San Pedro
- 16:30ean, frontoian, mozorroen prestaketa.
- 17:30. Xanduli Manduli altxorraren bila.
- 18:30. Plazan, Aleka Antzerki Taldearen ikuskizuna.
- Ondoren. Ertitik hilerrirako ibilbidea. Segidan, plazan gaztaina jatea, eta Lamiak-en nahiz sorginen eskutik dantzaldia.
- 20:30. Plazatik, Ibilbide Beldurgarria (10 urtetik gorakoentzat).
Donibane
- 17:00. Bixi-Bixin, aurpegi margotzea, eskulanak, eta izuen idaztea.
- 18:30. Meipin, gozokien bilketa.
- 19:00. Meipitik, kalejira plazara.
- 20:00. Plazan, zezensuzkoa.
- Ondoren. Kultur Aterpean, bukaerako ekitaldia.
Antxo
- 17:00. Biteri plazan, eskulanak, Beldurren Txokoa, eta kalabaza tailerra.
- Jarraian. Txokolatada.
- 19:00. Biteritik, burrunba eta kalejiraren hasiera.
- Segidan. Ibaiondon, Beldurrak Sutara! ekitaldia.
