Beldurra pasa dute
Beldurra dantzan jarri du Errenteria-Oreretako Gau Beltzak. Aurten ere, ekitaldi berezia egin dute Orereta Ikastolak eta herriko hamaika eragilek.
Gau Beltza, Errenteria-Oreretan.Ainhoa Bonifacio Beldurra dantzan jarri du Errenteria-Oreretako Gau Beltzak. Aurten ere, ekitaldi berezia egin dute Orereta Ikastolak eta herriko hamaika eragilek. Elkarlan horretan, Koldo Mitxelena herri ikastetxea, Koldokide guraso elkartea, Lau Haizetara euskaltzaleon topagunea, Amulleta danbor kofradia, Herri Arte Eskola, Urdaburu Mendizale elkartea, Xenpelar AEK Euskaltegia, eta Gaztañoko Auzo Elkartea aritu dira.
Arrakasta itzela Gau Beltzak berriro, dozenaka eta dozenaka herritar batu dira Kalabazaren bidera, eta beste hainbeste izan dira desfilera batu ez, baina kale bazterrean jai handia jarraitu dutenak.
Segizioak Agirre Lehendakariaren plazan bukatu zuen larunbatean bere bidea, bertan gaztaina erreak janez eta dantzan erre zituzten beldurrak.
Ondoko bideoa, Orereta Ikastolak egina da. Argazki galeriara bildutako argazki guzti-guztiak, berriz, Ainhoa Bonifacio Salazarrek eginak.
