Pontika eta Luis Mariano plaza lotzen dituen kale igogailua, martxan
Eremu horretarako aurreikusitako lanen lehen fasea bukatuta, Pontika eta Igantzi auzoak lotuko dituen oinezkoentzako ardatzaren bigarren fasea helduko da gero.
Pontika eta Luis Mariano Plaza lotzen dituen igogailua martxan da.Herri Bizia Errazagoa dute Pontikatik Luis Mariano plazara iristea herritarrek joan den ostiralaz geroztik. Izan ere herriko auzoa eta plaza lotzen dituen hiri igogailu berria martxan da dagoeneko. Hori horrela, eremu horretarako aurreikusitako lanen lehen fasea bukatuta, Pontika eta Igantzi auzoak lotuko dituen oinezkoentzako ardatzaren bigarren fasea helduko da gero.
Lanak iazko azaroan hasi zituen udalak, eta 1.181.070,47 euroko aurrekontua izan dute. Igogailua eraiki, eta horrekin batera, oinezkoentzako ibilbide irisgarria ere egokitu da.
Igogailu berri horrek, Pontikatik Galtzarabordako Euskotren geltokira edota Udal Euskaltegira iristea erraztuko du.
Aipartu bezala bigarren faseari begira jarri da udala orain, Pontika eta Igantzi kale igogailu bidez lotzeko. Bigarren fase horretako obrak kontratatzeko abiatu du dagoeneko; 1.691.618,64 euroko aurrekontua bideratuko du lan horiek egiteko udalak, eta hamalau hilabeteko iraupena izatea lanek aurreikusi du.
Igogailuen ordutegia zabaldu
Ostiralaz geroztik, gainera, hiri igogailuen ordutegia zabaldu egin du udalak, eta hori horrela, zerbitzua 05:00etan ematen hasi dira, 06:00etan hasi beharrean. Gainera, asteburuetan, 03:00ak arte izango dira igogailuak erabilgarri; orain arte 01:00ak arte funtzionatzen zuten. astean zehar, 05:00etatik 01:00etara izango dira erabilgarri eta asteburuetan berriz, 05:00etatik 03:00etara.
Mententze lanak egingo ditu udalak, bestalde, gaurtik —astelehena 2— Sorgintxulo behean kokatutako hiri igogailuan. Horrenbestez, zerbitzuz kanpo izango da gaur 15:00ak arte. Mantentze lan horiekin zerbitzuaren segurtasuna eta kalitatea hobetzea da helburua.
