Barrexerkaren 'Patatekin', hilaren 13an Antxon
Bokaleko Gazte Elkarguneak antolatuta, Donostiako umorezko antzerki konpainiaren emanaldia Kultur Etxean izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada.
Bokaleko Gazte Elkarguneak antolatuta, Barrexerka konpainiak Patatekin antzezlana taularatuko du hilaren 13an (ostirala) Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan. Emanaldiko sarrera doakoa da, baina gonbidapena aurrez eskuratu behar da Bibe plataforman.
Barrexerka 2018an Donostian sortutako umorezko antzerki konpainia da. Bakarrizketak, antzerkiak eta esketxak uztartzen dituen ordubeteko emanaldi bat egiten dute, gazteengandik gazteentzat euskaraz sortua. Bokaleren ekimenez Antxon izango dira datorren astean.
