A29ko hauteskundeen mahaietako zozketa egin dute Lezon
Mahaietan egotea egokitu zaienei telefono deia egingo die datozen egunetan Lezoko Udalak.
Bekoerrota kiroldegian jarriko dira A29ko hauteskundeetako mahaiak. Azaroaren 29an (A29) izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Hala, herrian izango diren mahaietako arduradunak izendatzeko zozketa egin du gaur goizean Lezoko Udalak. Zozketa horretan hautatuak izan direnekin datozen egunetan egingo du harremana udalak, telefono dei bidez. Mahaian lan egitea tokatu zaiela esateaz gainera, beharrezko dokumentazioa nola lor daitekeen azalduko dute deiaren bidez.
A29an Lezoko hautesleen mahai guztiak Bekoerrota kiroldegian jarriko dituzte.
