Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mendiko zinemaren onena esku-eskura

Errenteriako Udalak Urdaburu Mendizale elkartearekin batera Bilbao Mendi Film Festival jaialdian saritutakoak ekarriko ditu udalerrira.

'Izarren Zaunka' filmaren irudi bat
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/11/03

Mendiko zinemaren onena ikusteko parada izango da Errenteria-Oreretako Niessen zinemetan ostiralean —azaroak 6—. Bilbao Mendi Film Festival jaialdian iaz saritu zituzten hainbat lan ekarriko dituzte udalerrira udalak eta Urdaburu Mendizale elkarteak.

Denera hiru lan emango dituzte 19:00etan hasiko den emanaldian. Nagore Ezeiza Mujikak zuzendutako Izarren Zaunka Eitb Euskarazko Film Onena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2025 sariaren irabazlea izango da lehena. Mikel Saiz de Ubarainek Txindokin zabaldu duen bidea eskalatzeko asmoz Larraitzen daude bi lagun. Saez de Uribainek inspirazioa aurkitu nahi du bide berriari izena jartzeko tokiko bake eta lasaitasunean. Iker Urangak, berriz,  bere min kronikoetatik eta antsietatetik askatzea lortu nahi du. Filmak 18 minutuko iraupena du.

Julen Elorzak zuzendutako Cantos y flores filmak hartuko du lekukoa; Kirol eta Abentura Film Onena izan zen berea iazko jaialdian. Anaia hil eta zazpi urtera, harekin egin asmo zuen ametsari eutsiko dio Karina Corsoliok: Boliviako Huayna Potosi, Illimani eta Sajama mendi ikonikoak igo eta jaistea ahalik eta lasterren FKTak ezagutzen den denbora azkarrena ezartzen saiatuz. Bidaide izango du Hillary Gerardi mendi korrikalari zaildua. Erronkarekin batera mina kanporatuko du Carsoliok, zauriak ixteko aukera aurkituko du, eta espiritualki bere buruarekin eta naturarekin bat egingo du. 27 minutuko iraupena du filmak.

Emango duten azkena, Trango, Leo Hoorn zuzendariaren filma. Bi urtez saiatu ondoren Christina Lustenberger eta Jim Morrison mendi eskiatzaileak, Nick McNutt eta Chantel Astorgarekin batera, Trango Glaziar Handiaren lehen eski jaitsiera egin zuten. Arriskuak, oinazea, eta muturreko erronka fisikoa, giza esperientziaren mugak desafiatzeraino. 6.000 metrora, etengabeko esposizioak eta determinazioak talka egiten dutenean, espedizio taldearen konfiantza eta laguntza irmoa dira elkarrekin aurrera egiteko gakoa. 45 minutuko iraupena du filmak.

Horiek ikusteko sarrerak 4 euroan eros daitezke online (klik hemen), Lekuona Fabrikan, Aldakoenea udal Bibliotekan, eta emanaldia hasi baino ordubete lehenago Niessen zinemetako leihatilan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.