Behobia-Donostiako lasterkariek, udal kiroldegietako dutxak eta armairuak eskura
Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietako dutxak eta armairuak erabili ahalko dituzte igandean.
Aurten ere Errenteriako Udalak Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten kirolariei Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietako dutxak eta armairuak erabiltzeko aukera emango die.
Erabilera hori doan egingo dute eta horretarako dortsala erakutsi beharko dute kiroldegietako harreretan.
