Inoizko handiena izan da 1976ko kintoen eguna
200 lagunen langatik gertu, egun pasa polita egin dute eta "inoizko anitzena" 1976ko kintoek.
Berezia zuten aurtengoa 1976ko kintoek; 50 urte bete dituzte edo beteko dituzte, eta urteurren biribila merezi moduan ospatu nahi zuten. Lortu, lortu dute, orain arteko handiena eta anitzena izan baita aurtengo topaketa. 200 parte hartzaileko langatik gertu egin dituzte ospakizunak, eta parte hartze zabal horrek, sekula baino ikastetxe eta elkarte ezberdin gehiago jarri ditu mahaiaren bueltan. Antolatzaileak, pozik oso, ase, “kintoen topaketak badirelako ere herri egiten jarraitzeko modua”.
Erronka bat bazuten antolatzaileek: Gau Beltzarekin bat egin duela euren ospakizunak. Ez da aitzakia izan, gogotsu heldu baitiote kinto ospakizunari, parte hartzaile kopurua begiratu baino ez dago horretaz jabetzeko.
Egiluzen egin zuten bazkari, bertan familia argazkia eta arratsaldean herri Erdialdean jarraitu zuten festa ordu txikiak arte, De Cyne Reynan zehazki. Bertan, Iker Rodriguez DJak girotu zuen ospakizuna.
Antolakuntzak esker ona adierazi die modu batera edo bestera antolaketa lanetan parte hartu dutenei, argazkilariari, Iker Rodriguez DJari, De Cyne Reyna tabernari, eta afaria eman zien Lapurdiko Pizzaki.
