Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

Lezoko baratze parkeko 58 partzelak esleipenera aterako dira

Abenduaren 31n bukatuko dira egungo erabilera lizentziak, eta horiek berritzeko prozesua abiatu du udalak.

Lezoko baratze parkearen irudi orokorra.Lezoko Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/11/04

Lezoko Udalak azaldu du San Pedro auzoko eremuan den baratze parkeko 58 partzelak esleipenera aterako dituela. Hilaren 11tik 20ra izango dute hala nahi dutenek parkeko partzela bat eskatzeko aukera Dena dela, prozesuaren gaineko informazioa emateko batzara antolatu du udalak hilaren 11rako (asteazkena da) 18:30ean Kultura Aretoan. Saio horretan prozesu berriaren xehetasunak azaltzeaz gain, parkeari lotutako beste gai batzuk ere jorratuko dira, eta erabiltzaileen ekarpenak eta proposamenak jasotzeko aukera izango da. Esleipen prozesuaren gaineko xehetasunak udalaren webgunean ikus daitezke.

Azalpen sinplea du parkeko partzelak esleipenera atera izanak: indarrean diren erabilera lizentziak abenduaren 31n bukatuko dira. Hala, prozesuan lur saila lortzen dutenek horiek sei urtean erabiltzeko aukera izango dute, hau da, 2027ko urtarrilaren 1etik 2032ko abenduaren 31ra arte. Prozesuan egun partzela dutenek eta ez dutenek parte har dezakete. “Baratze parkea baratzeen erabiltzaile eta herritar ororen topagunea da, izan ere, herriari irekia dagoen eremua da eta giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak sustatzen dira bertan”, esan du udalak.

Esleipen prozesuan parte hartzeko baldintzen artean dago, eskatzaileek gutxienez duela hiru urtetik Lezon egon behar dutela erroldatuta. Nola ez, eskariak egiteko bete beharreko dokumentazio guztia ere aurkeztu behar da. Nork bere barazkiak era ekologikoan landatzen eta aisialdi aktiboaz gozatzeko aukera ematen du parkeak.

Eskaera horiek HAZ bulegoan aurrez aurre, edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez helarazi behar zaizkio udalari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.