Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketaren finalera, Lezoko autobusean
Lezoko Bertso Eskolak abenduaren 20an jokatuko den finalean izateko autobusa antolatu du. Tiñelun erosi behar dira txartelak.
Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketaren 2022ko finala, Nafarroa Arenan.Bertsozale Elkartea Abenduaren 20an jokatuko da Iruñeko Nafarroa Arenan Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketaren finala. Zortzi bertsolari izango dira han txapelaren bila; bat Maialen Lujanbio 2022ko txapelketako irabazlea izango da, eta beste zazpiak abian diren zazpi finalerdietatik aterako dira. Lezoko Bertso Eskolak hara joateko autobusa antolatu du.
Autobuserako txartelak erosteko aukera zabalik da jada. Hala, horiek Tiñelun eros daitezke 20 euroan. Abenduaren 20ko 07:45ean aterako da lezoarren autobusa Sotxo paretik; 11:00etan hasiko da finala.
Nafarroa Arenako azken saiorako sarrera guztiak bukatu dira. Ezin dira lortu. Autobusean finalerako sarrerak dituztenak edo hala nahi duten guztiak apunta daitezke.
