Mozorro bila hasi dira
Herria, tabernak, dendak, kuadrillak... gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin dute, eta hura aukeratzeko galdeketa martxan jarri.
Errenteria-Oreretako inauteriak kolorez eta jendez beteko ditu herriko kaleak aurten ere, eta jai parte hartzaileak bultzatu asmoz ari da lanean Inauterietako batzordea. Herria, tabernak, dendak, kuadrillak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin dute, eta hura aukeratzeko galdeketa martxan jarri herritar guztien artean.
Bost gai proposatu ditu batzordeak, bat aukeratzeko: pintxoak, baratzea, marrazki bizidunak, superheroi imaginarioak, eta mitologia.
Botoak gaurtik hilaren 11ta arte jasoko dituzte. Parte hartu nahi dutenek, Lekuona Fabrikan, udaletxean, Aldakonean, Xenpelar etxean eta Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan kutxa bana jarri dute eta bertan sartu beharko dituzte herritarrek boto orriak.
Botoka jaso eta zenbaketa egin ondoren, azaroaren 19an jakinaraziko dute Inauteri batzordeko kideek boto gehien jaso duen proposamena zein izan den.
