Zebrabide berria Zamalbiden, oinezkoen segurtasuna bermatzeko
GI-3672 errepidean, Zamalbide auzoaren parean, oinezkoentzako pasabide berri bat jartzeko lanak bukatu ditu udalak.
Zamalbiden zebrabide berriaHerri Bizia GI-3672 errepidean, Zamalbide auzoaren parean, oinezkoentzako pasabide berri bat jartzeko lanak bukatu ditu udalak, oinezko joan-etorriak erraztu eta inguru horretan oinezkoen segurtasuna areagotzeko.
Jarduera bereziki garrantzitsua da udalaren esanetan, hiriko autobus geltoki bat baitago puntu horretan, “sarbide seguruagoa, erosoagoa eta irisgarriagoa gaitu da”.
Espaloia egokitu eta haren altuera jaitsi dute galtzadarekiko, irisgarritasunaren arloan indarrean dagoen araudia betez. Era berean, semaforoak instalatu dira eta haien arteko lotura eta funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezko obrak egin dira. Esku hartzea osatzeko, argiztapen puntu berri bat gehitu da, pasabidearen ikuspena hobetzeko, bai eta dagokion seinaleztapen bertikala eta horizontala ere.
Lanak eginda, Zamalbideko oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna areagotzen direla zehaztu du udalak, “Sagardiburu eta Azañeta lotzen dituen errepidearen bi aldeen arteko lotura erraztu da eta garraio publikoaren erabiltzaileen eta gainerako oinezkoen eguneroko joan etorriak erraztu dira. Halaber, haurrentzako jolas gunera eta auzoan dauden ikastetxeetara modu seguruagoan sartzeko aukera emango da”.
