Emakume bat zauritu da etxeko sukaldean izandako leherketan
Galtzaraborda hiribideko etxebizitza batean izan zen leherketa atzo arratsaldean eta ospitalera eraman zuten zauritu bakarra; suhiltzaileak ikertzen ari dira zerk eragin ote duen.
Atzo leherketa izan zen eraikina. Suhiltzaileak ikertzen ari dira zer gertatu den Galatzaraborda hiribideko etxebizitza batean. Atzo arratsaldean, eztanda izan zen etxebizitza horretan, eta erredurak eragin eskuetan eta aurpegian emakume bati. 19:00etan izan zen gertakaria Segurtasun Sailak HITZAri emandako informazioaren arabera, eta pertsona bakarra zauritu zen, etxebizitza horretan zen emakumea. Zauriak ez dira larriak, baina emakumea ospitalera eraman behar izan zuten.
Oraindik ez dakite leherketa zerk eragin ote duen Segurtasun Sailak azaldu duenez, eta suhiltzaileak lanean ari dira arrazoiak argitzeko. Suhiltzaileek beraiek eta bertaratutako teknikoek egin zuten atzo arratsean ikuskapena, eta eraikinaren instalazio osoa aztertu zuten. Bizilagun guztiak etxebizitza eraikinetik atera zituzten horretarako, baina gauerako itzuli ziren denak euren bizilekuetara.
