Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

77,5 milioi euroko aurrekontua herria egiten jarraitzeko

Aurrekontu igoerarik handienak, kirola; trafikoa, garraioa, herritarren segurtasuna eta herritarren babesa; garapen ekonomikoa; eta hezkuntza eta gazteria arloetan proposatu ditu gobernu taldeak.

Aizpea Otaegi, Maite Gartzia eta Eneko del Amo aurrekontua aurkezteko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/11/06

77.650.120 euroko aurrekontua izango du Errenteriako Udalak 2027an. Gaur aurkeztu du Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo  Ogasuneko zinegotziak eta Maite Gartzia alkateordeak. Aurtengoa baino %6.47 handiagoa da datorren urterako proposatu duten aurrekontua 2019. urtekoarekin alderatuta, 23,5 milioi euro gehiago dira, eta igoerarik handienak kirola(%50); trafikoa, garraioa, herritarren segurtasuna eta herritarren babesa (%35 ; garapen ekonomikoa (%24); eta hezkuntza eta gazteria (%19)  arloetan egin ditu.

Orain arte bezala, datorren urteko aurrekontuak goranzko joerari eutsiko diola hortaz, jarri du nabarmen Otaegik, eta horren ararzoia ere azaldu du, “udalaren finantzaketa gaitasun handiagoaren emaitza da, Udal Finantzaketarako Foru funtsaren ekarpenarekin batera diru sarrera berrien aurreikuspenaren ondorioa dena”. Aurrekontu horri esker, agintaldirako aurreikusitako proiektuak garatzen jarraitu ahalko duela  udalak, eta udalerri kohesionatu baten alde lanean jarri du nabarmen udal agintariak, “kalitatezko zerbitzu publikoak, pertsona guztientzako aukerak eta  eguneroko bizitza hobetzen lagunduko duten ekipamendu publikoak eta hiri espazioak dituen herri baten alde”.

Inbertsio berriak jasotzen ditu 2027ko aurrekontuak, eta aurreko ekitaldietan hasitako proiektuei segida emango die. Jarduketa nagusietako batzuk aipatu ditu Otaegik agerraldian. Hala, Barandiaran parkeko lanak bukatzeko, azkeneko partida parkea errealitate bihurtzeko 750.000 euroko diru zatia, “horrekin bukatuko dira parkea eraikitzeko lanak, eta herriak espazio berde garrantzitsua eta elkargune garrantzitsua lortuko du. Gure hiri parkeen sarea nabarmen hobetuko da, eta gainera,  zor historiko bat kitatuko dugu Pontika auzoarekin”. Doinuola, Altzaten eraikiko duten kultur ekipamendu berria sustatzeko 2 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du gobernu taldeak 2027ko aurrekontuetan, “datozen asteetan hasiko dituzte lanak Altzaten”. Inbertsio garrantzitsua, halaber, Pontika eta Igantziko igogailu berriaren bigarren faseari ekiteko; 1,3 milioi euroko aurrekontua bi auzoen arteko lotura osatu eta irisgarritasuna hobetzeko.

Kirol instalazioetan ere inbertsio handia, 400.000 eurokoa, Kaputxinoetako igerilekuen urte osoko instalazioak, Fanderiako instalazioen hobekuntza eta Gamongoako erabilera anitzeko kirol ekipamendu estali berria sartu dituzte atal horretan. Ondartxoko hiltegia eraberritzeko martxan den esku hartzea bukatu eta eraikina kirol eta komunitate ekipamendu bihurtzeko, 800.000 euroko diru sarrera aurreikusi du aurrekontuak. Altzateko aparkalekua ere inbertsioen atalean; 130.000 euro bideratuko dira aparkaleku berri bat eraikitzeko proiektua idaztera. Beraun kale hasieran dagoen aparkalekuaren antzekoa eraikiko dute bertan, orain probisionalki egindako aparkalekuan.

Auzoak Hobetu

Auzoak berroneratzeko jarduketek ere lekua dute aurrekontuan, hala azaldu du Otaegik. Arlo horretan, Galtzaraborda planari egin dio aipamena, “500.000 euro bideratuko dira Mandoegi kalea urbanizatzera. Urdaburu parkearen urbanizazio proiektua idazteko, berriz, 150.000 euro aurreikusi dira”. Jarduketa horiek Europako funtsen laguntza dute.

Tokiko ekonomia sustatzea “funtsezkoa” jo du alkateak “enpleguari, auzoetako jarduerari eta udalerriaren bizitasunari eusteko. Aurreikusitako jarduketen artetik bi aipatu ditu, tokiko merkataritzari laguntzea (150.000 euro) eta enplegua eta eskualde garapen plana garatzea (837.000 euro). Ongizatea, kultura eta gizarte kohesioarekin lotuta datorren urteko aurrekontuek ongizate kolektiboari laguntzen dioten hainbat politika mantendu eta indartzen dituela nabarmendu du. Hala, gizarte zerbitzuetako aurrekontua %2,12 handituko da; kultura arlokoa %5,69 handituko da, eta aniztasuna arlokoa ∞2,21.

Esku artean dute dagoeneko aurrekontu proposamena gainerako talde politikoek, “azaroaren 2an saioa egin genuen aurkezteko eta orain egin ditzaketen ekarpenen zain gara”. Adostasunetara heldu nahiko luketela zehaztu du Otaegik halako gai garrantzitsuan, “helburua elkarrizketa sustatzea eta topaguneak bilatzea da aurrekontua aberastu eta errenteriarren behar eta proiektuen gaineko ahalik eta adostasun handiena lortzeko”.

Abenduaren 2an izango da aurrekontuak onartzeko udalbatzaren bilkura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.